Elgoibarko Udalak Deba ibaiaren ur-goraldiak eramandako Altzolako petrila berreraikitzeko obra esleitu du

  • Aurrekontua 90.700 €+ BEZa da. Obrak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da. 2023. urtearen erdialdean hastea aurreikusten da.

2021eko abenduaren hasierako uholdeetan, Deba ibaiaren ur-goraldiak Altzola auzoko bainuetxeko zumardian zegoen petrila eraman zuen, eta geratzen den petrila uraren indarrak kaltetu du.

Injelan SL ingeniaritzak, Udalak eskatuta, proiektu bat idatzi zuen petril hori iragazkorra ez den beste batekin ordezkatzeko, eta horrek ibaiaren ibilguari eragiten dio, baldintza hidraulikoak aldatzen baitira ibaia urez betetzen bada. Proiektuaren barruan sartzen da dagoen petrilaren zati bat eraistea, sastrakak kendu eta beharrezko lur-mugimenduak egitea, eta, azkenik, hormigoi armatuzko petril berri bat eraikitzea.

Elgoibarko Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu dizkio obrak Bermeosolo S.A. enpresari, eskaintzarik onena aurkeztu ostean. Obra faseka egingo da, 3 guztira. Hormigoi armatuzko petrilak 69,99 m-ko luzera garatua du, eta etorkizuneko zoladuraren gainetik 1,10 m-ko altuera du.

Aurrekontua 90.700 €+ BEZa da. Obrak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da. Obraren hasiera ibaiaren agorraldiak eta URAk (Uraren Euskal Agentziak) obra hasteko emandako baimenak baldintzatzen dute. 2023. urtearen erdialdean hastea aurreikusten da.