Elgoibarko Udalak Aita Agirre kulturguneko Kultur Kafearen kudeaketa eta ustiapena lizitaziora atera du

  • Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22a arte egongo da indarrean. 
  • Prestazioa gauzatzeko epea, guztira, bi urtekoa izango da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da. Urteko lizitazio-tasa gutxienez 2.400 eurokoa izango da, BEZik gabe. 
  • Proposamenak Elgoibarko Udaleko web orrialdearen, www.elgoibar.eus, Kontratatzailearen Profila atalaren bitartez aurkeztu behar dira.
  • Oinarriak 

Elgoibarko Udalak Aita Agirre eraikineko Kultur Kafea kudeatzeko eta ustiatzeko lizitazioa berria argitaratu berri du. Azken lizitaziotik bi urte igaro berritan, egungo kontratuaren epealdia uztailean iraungiko da.  Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 22a arte egongo da zabalik. 

Proposamenak Elgoibarko Udaleko web orrialdearen, www.elgoibar.eus, Kontratatzailearen Profila atalaren bitartez aurkeztu behar dira. 

Prestazioa gauzatzeko epea, guztira, bi urtekoa izango da, eta bi urtez luzatu ahal izango da. Urteko lizitazio-tasa minimoa 2.400 € da, BEZik gabe. Interesdunek beren proposamen ekonomikoa aurkeztu beharko dute. Lizitatzaileek gorantz hobetu ahal izango dituzte euren proposamenak. Aurreko lizitazioan 6.000 eurokoa zen urteko kanona. 

Esleipendunak zerbitzuaren ohiko funtzionamendurako behar dituen produktuak eta artikuluak erosi eta saltzeaz arduratu beharko du, eta produktu horien kalitatearen ardura hartu beharko du, eta taberna baten berezko zerbitzuak garatu ahal izango ditu edari alkoholdunak eta alkoholik gabekoak zerbitzatuz, kafeak eta ordezkoak, pintxoak, kazolatxoak, menuak eta abar erabat debekatuta dago tabakoa eta legez kanpoko produktuak saltzea, ez zuzenean, ez zeharka. Internet, telefonia, argia, gasa, ura eta abarren gastuak esleipendunak ordainduko ditu.

Taberna irekita egongo da honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostegunera: 7:00etatik 9:00etara irekiko da, eta 22:00etan itxi.
  • Ostiraletan eta larunbatetan: 7:00etatik 9:00etara irekiko da, eta 1:30ean itxi.
  • Igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 11:00etara irekiko da, eta 22:00etan itxi.

Enpresa esleipendunak hilean kontzertu bat eta bestelako ikuskizun/ikastaro/tailer/kultura-jarduera mota bat antolatu beharko ditu gutxienez eta euskara irizpideak bete beharko ditu. 

“Aita Agirre Elgoibarko kulturaren taupada da, eta garrantzitsua da Kultur Kafea filosofia hori bere gain hartzen duen espazioa izatea eta elgoibartarrentzat topagunea bilakatzea. Zerbitzu hori sorkuntzarekin lotutako hainbat udal-zerbitzu biltzen dituen plaza batean dago, eta formatu txikiko kultur ekitaldiak eskaintzen dituen taberna batek bertako eta Elgoibarko kultur nortasuna bultzatzen lagunduko du. Elgoibartarren esku dagoen beste zerbitzu bat” azpimarratu dute Udaletik.