Elgoibarko Udalak abuztuaren 24an eta 26an ospatuko diren pilota jaialdietan parte hartuko duten bikoteak eman ditu ezagutara

Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira, 24koa arratsaldeko 18:00etan eta 26koa gaueko 22:00etan.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak datorren abuztuaren 24an eta 26an ospatuko diren pilota profesionaleko bi jaialdietan parte hartuko duten pilotarien karteldegia jakinarazi du gaur. Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira, 24koa arratsaldeko 18:00etan eta 26koa gaueko 22:00etan. Azken hau ETB1en eskainiko da zuzenean.

Sarrerei dagokionez, aldez aurretik Kaia tabernan salduko dira eta egunean bertan frontoian.

Honakoak dira partidak:

Abuztuak 24: 

Zabala – Bikuña

Egiguren V – Erostarbe

 

Ezkurdia – Zabaleta

Altuna III – Rezusta

 

Abuztuak 26:

Bakaikoa – Morgaetxebarria

Zubizarreta – Eskiroz

 

Laso – Aranguren

Jaka – Albisu