Elgoibarko Udalak 23 dirulaguntza eskaera onartu ditu haurrek neguko aisialdiko eskaintzan parte har dezaten bermatzeko

  • 9 familia ugaria izateagatik egin dira; 9, bigarren seme edo alaba bat inskribatzeagatik; 4, izaera sozialeko dirulaguntzaren baten onuradun izateagatik; eta eskabide 1, guraso bakarreko familia izateagatik.
  • Onartutako 23 eskaerei dagokien dirulaguntzaren % 100 ordainduko da, guztira 726,80€.

Elgoibarko Udalak 23 dirulaguntza eskaera onartu ditu, udal ludotekak eta Atxutximaikak antolatutako neguko aisialdi eskaintzan haurren parte-hartzea bermatzeko.

Neguko haurrei zuzendutako udal aisialdiko eskaintzari dagozkion dirulaguntzak eskatzeko epea abenduaren amaieran amaitu zen. 23 eskabide aurkeztu ziren, eta guztiak onartu dira, oinarrietan jasotako baldintza guztiak betetzen zituztelako.

9 familia ugaria izateagatik egin dira, 9 bigarren seme edo alaba bat inskribatzeagatik, 4 eskaera izaera sozialeko dirulaguntzaren baten onuradun izateagatik eta eskabide 1 guraso bakarreko familia izateagatik.

Onartutako 23 eskaerei dagokien dirulaguntzaren % 100 ordainduko da, guztira 726,80 €.

Dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da eskatzailearen egoeraren arabera:

  • Familia ugariei eta guraso bakarreko familiei kuotaren % 30 ordainduko zaie dirulaguntza gisa.
  • Bigarren seme edo alaba bat inskribatzen bada, nahiz eta familiak ugariak ez izan, bigarren inskripzioko kuotaren % 30 ordainduko da dirulaguntza gisa.
  • Gizarte-izaerako laguntzaren bat (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza) jasotzen duten familiei kuotaren % 70 ordainduko zaie dirulaguntza gisa.

Dirulaguntza hau aisialdiko jardueren beste kanpaina batzuetan ere abian jartzen da, eta helburua da familia eta seme-alaba guztien baldintza berdintasuna bermatzea antolatutako jardueretan parte hartzerakoan.