Elgoibarko Udalak 2023aren hasieran ezarriko du udalerrian kardio-babes osoko sistema

  • Inbertsioa 46.770,00 €+ BEZa izango da. Sistemaren helburua prebentzio-eredu bat sortzea da, bihotz-biriketako gelditze-egoeretan dauden pertsonei premiazko laguntza emateko.

Elgoibarko Udalak udalerrian kardio-babes osoko sistemaren ezarpena esleitu berri du. Zerbitzua ezartzeko enpresa ALMAS INDUSTRIES BSAFE, SL izango da, 46.770,00 €+ BEZeko inbertsioarekin.

Sistemaren helburua prebentzio-eredu bat sortzea da, bihotz-biriketako gelditze-egoeretan dauden pertsonei premiazko laguntza emateko. Hori gauzatzeko lehen urratsa udalerriko espazio publikoetan desfibriladoreak jartzea izango da, larrialdi-egoeretan erraz iritsi ahal izateko. Neurri horrekin batera, behar bezala erabiltzeko gaitasuna duten boluntarioen sare bat sortuko da, eta bihotz-biriketako gelditze-egoeran dagoen pertsonaren batek arreta behar duenean erabiliko da.

Proiektuak 10 desfibriladore eskuratzea aurreikusten du eta prestakuntza eta birziklatze ikastaroak ematea datozen hilabeteetan sortuko den boluntario taldeari.

Sarea aplikazio baten bidez konektatuta egongo da. Desfibriladoreak erabiliz gero, ohartaraziko da boluntarioen aplikazio mugikorraren bitartez, distantzia-faktoreak eta baiezko erantzunak kontuan hartuta.

Zerbitzua 2023aren hasieran ezarriko da, eta orduan hasiko dira boluntarioak erakartzen eta prestakuntza saioekin.