Elgoibarko Udala N634 errepidea eta ibaiaren artean baranda berri bat jartzen ari da landare-hesia ordezkatuz 

Herri erdiguneko eremuan landareak barandagatik ordezkatzea erabaki da segurtasuna eta garbitasuna bermatze aldera. Egur itxura duen plastiko birziklatuz egindakoa da hesi berria.

Elgoibarko Udala N634 errepidea eta ibaiaren artean, erdiguneko eremuan, baranda berri bat jartzen ari da, landare-hesi bat ordezkatuz. Gune batzuk soilak zeuden eta zakar asko pilatzen zen bertan. Ondorioz, landareak barandagatik ordezkatzea erabaki da segurtasuna eta garbitasuna bermatze aldera. Egur itxura duen plastiko birziklatuz egindakoa da hesi berria.

Hesia 110m ingurukoa da luzeran. Ez da erabat aldatzen orain King Kong-eko pasarela berritzeko aurreikuspena egonik hurrengo urteetarako, inguru horretan gaur egun dauden landareak utzi dira, nahiko itxia baitago eta babes funtzioa egiten du oraindik.

Lanaren aurrekontua 14.000€ + BEZ da, hesiaren hornidura eta instalakuntza eta Elkarkide S.L. enpresa ari da burutzen lana. Enpresa honek ez-gaitasunak dituzten pertsonekin egiten du lan. Ekainaren amaierarako lanak amaituta egongo dira.