Elgoibarko Udala Gabonetako argiak jartzen hasi da

Lehen fasean aurre-instalazioa egingo du Udalak, hau da, argiak joango diren alanbreak, lerroak eta elikadura koadroak jarriko ditu.

Elgoibarko Udala joan den astean hasi zen Gabonetako argien aurre-instalazio lanekin. Gabonetarako bi hilabete pasatxo falta diren honetan, eta Covid 19ak eragindako pandemia dela eta, Udalak lana aurreratzea erabaki du: «urteroko legez, Udalak Gabonetako argiak jarriko ditu kaleak girotzeko eta bertako komertzioetako erosketak sustatzeko. Aurten, 2020an gertatu zen bezala eta Covid 19aren ondorioz gerta daitezkeen aldaketak medio, aurre-instalazioa aurreratzea erabaki dugu».

Gabonetako argien aurre-instalazioa

Gabonetako argien aurre-instalazioak honetan datza: argiak jarriko diren alanbreak, lerroak eta elikadura koadroak jartzean dira. Lehenengo fase honetan egindako lanak direla eta, Elgoibarko Udalak barkamena eskatu die herritarrei eragin ditzaketen eragozpenengatik.