Elgoibarko Udal Ludotekak maiatzaren 23tik 27ra ospatuko den Aste Nagusirako ekintza andana antolatu du

  • Jaietako kamiseta egiteko tailerra, diskoteka, merendola, festa txokoak, futbol txapelketa, herri bazkaria eta herri kirolak izango dituzte aukeran. 

 

Elgoibarko Udal Ludotekak Aste Nagusia ospatuko du maiatzaren 23tik 27ra. Hainbat ekintza izango dira aukeran: 

  • Maiatzak 23, asteartea: Sortu zure jaietako kamiseta. Haur Hezkuntza 5 – Lehen Hezkuntza 3 maila arteko haurrentzat. 16:30etik 19:30era Ludotekan. 
  • Maiatzak 24, asteazkena: Diskoteka eta merendola. Haur Hezkuntza 5 – Lehen Hezkuntza 3 maila arteko haurrentzat. 16:30etik 19:30era Ludotekan. 
  • Maiatzak 25, osteguna: Festa txokoak. Haur Hezkuntza 5 – Lehen Hezkuntza 3 maila arteko haurrentzat. 16:30etik 19:30era Ludotekan. 
  • Maiatzak 26, ostirala: Futbol txapelketa. Lehen Hezkuntza 4 eta 6 maila arteko haurrentzat. 18:00etatik 20:00etara Kalegoen Plazan. 
  • Maiatzak 27, larunbata: Herri Bazkaria + herri kirolak. Lehen Hezkuntza 4 eta 6 maila arteko haurrentzat. 12:00etatik 18:00etara Kalegoen Plazan. 

 

Herri bazkarian eta herri kiroletan parte hartzeko, izena eman beharko da Ludotekan, maiatzaren 19a baino lehen. Gainontzeko ekintzetarako ez da izena eman beharko.

 

Udalak herriko haurrei ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen diete.