Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko abonatuek beren txartela beste herritar bati utz diezaiokete abuztuan Mintxetako igerilekuetan sartzeko

Olaizaga kiroldegiko edo Mintxetako harreretan utz dezakete, RGI edo AES laguntzak jasotzen dituzten Elgoibarko herritarren batek erabili ahal izateko. Txartel hori abuztu bukaeran berreskuratzeko aukera izango du.

Mugiment txartelarekin 50 udalerri baino gehiagotako kirol instalakuntza erabil ditzakete Elgoibarko abonatuek.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko abonatuek, oporretara doazelako edo beste edozein arrazoiengatik, abuztuan abonatu txartela ez badute erabili behar, Olaizaga kiroldegiko edo Mintxetako harreretan utz dezakete, RGI edo AES laguntzak jasotzen dituzten Elgoibarko herritarren batek erabili ahal izateko. Txartela Mintxetako igerilekuan sartzeko erabili ahal izango da.

Hau da, txartel hori abonatua den pertsona horrek erabiliko ez duenez beste herritar bati, ekonomikoki laguntza behar duen norbaiti, uzteko aukera izango du, Mintxetako igerilekuetara sartzeko aukera emanaz. Txartel hori abuztu bukaeran berreskuratzeko aukera izango du.

Elgoibarko Kirol Patronatuak abuztuan kirol instalakuntzen erabilera egin behar ez duten herritarrei ekimenean parte hartzeko deia luzatzen die.

Mugiment txartelarekin 50 udalerri baino gehiagotako kirol instalakuntzetara

Elgoibarko Kirol Patronatuko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk barik, Mugiment txartelarekin. Txartel birtuala denez, KirolTxartela Mugiment APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen dago.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerriekin batera, guztira 50 udalerri baino gehiago, tartean Elgoibarko Udala.

www.kiroltxartela.eus helbidean aurkitu daiteke informazio guztia.