Elgoibarko Udal Gobernuak 2023an udal tasa eta zerga guztiak izoztea proposatu du

  • Tasa eta zergak izozteaz gainera, hobariak indartu eta egonkortuko dira, bereziki energia eraginkortasunari dagozkienak. 
  • Atsegin Uzuriaga Ogasun zinegotziak nabarmendu du erabaki honekin “herritarrak lagundu nahi ditugu. Prezioen igoerari zein krisi energetikoari aurre egiten laguntzea ahalbidetuko du zerga eta tasen izozteak, herritarrengan eragin ekonomikoa murriztuz”. 

Elgoibarko Udal Gobernuak, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdi politikoek osatua, 2023 urterako udal zerga eta tasak izoztea proposatu die oposizioko alderdiei. 

Atsegin Uzuriaga Ogasun zinegotziak nabarmendu du erabaki honekin “herritarrak lagundu nahi ditugu. Ziurgabetasun handiko uneak bizitzen ari gara eta zuzenki eragiten digute egunerokoan, bereziki ekonomikoki. Horrexegatik, prezioen igoerari zein krisi energetikoari aurre egiten laguntzea ahalbidetuko du zerga eta tasen izozteak, herritarrengan eragin ekonomikoa murriztuz”. 

Tasa eta zergak izozteaz gainera, hobariak indartu eta egonkortuko dira, bereziki energia eraginkortasunari dagozkienak. 

Datorren asteazkenean, irailak 28, ospatuko den Osoko Bilkuran landuko da gaia.