Elgoibarko kultur elkarte eta eragileei dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia ireki da

  • Partida osoa 40.000 eurokoa da, eta eskatzaileen artean banatuko da.
  • Dirulaguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 19an amaituko da, eta www.elgoibar.eus webgunearen bidez izapidetu behar da.

Elgoibarko Udalak udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur elkarte eta eragileei dirulaguntzak emateko deialdia ireki du, 2023rako programatutako jarduera eta ekintzak egin ditzaten.

Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak. Baita udalerrian erroldatutako pertsona fisikoak, talde baten ordezkari partikular gisa, irabazi asmorik gabeko noizbehinkako ekimenetarako.

Partida osoa 40.000 eurokoa da, eta eskatzaileen artean banatuko da.

Dirulaguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 19an amaituko da (egun hori barne). Eskaerak telematikoki egin behar dira www.elgoibar.eus udal webgunearen bidez.

Udalak 34.080 € bideratu zituen 2022an tokiko 9 kultur talde eta elkarterentzat, egindako kultur programa eta jarduerak diruz laguntzeko.