Elgoibarko ‘Jolasa kalera barixakuetan’ ekimen berria abian maiatzeko eta ekaineko ostiraletan 0-5 urte arteko haurrentzako ostiraletik aurrera, maiatzak 5

  • 0-5 urte arteko haurrentzako jolasteko aukera eskainiko du ekimen berriak: eraikuntza jolasak, esperimentazio jolasak, sormena lantzeko jolasak… oro har, aire librean jolas librerako aukera izango da.
  • Lekueder parkean izango da, 17:00etatik 19:00etara; euria egingo balu, elizako arkupetan. 

2022ko urrian lehenengoz atera zen Jolasaren Astea kalera eta izan zuen arrakastari jarraiki, Elgoibarko Udalak, Atxutxiamaikaren laguntzarekin, antolatu du ‘Jolasa kalera barixakuetan’ ekimen berria.  

0-5 urte arteko haurrentzako jolasteko aukera eskainiko du ekimen berriak: eraikuntza jolasak, esperimentazio jolasak, sormena lantzeko jolasak… oro har, aire librean jolas librerako aukera izango da.

Lehen saioa ostiral honetan izango da, maiatzaren 5ean. Maiatzeko eta ekaineko ostiraletan izango da Lekueder parkean, 17:00etatik 19:00etara; euria egingo balu, elizako arkupetan. Maiatzaren 12an ez da Leku Ederren izango, Azkuen baizik, Udal Ludoteka, Atxutxiamaika eta Musika Eskolak elkarlanean antolatutako Erromeria izango den lekuan.

Haurrak heldu batekin joan beharko dute jolas gunera, eta jolasa gidatzeko hezitzaileak egongo diren arren, haurra guraso edo tutorearen arduran egongo da uneoro.

Ez da aurrez izena eman beharrik.