Elgoibarko ikastetxeek LHko 4. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleei zuzendutako saio bat egin dute, Bizilabe programaren berri emateko

  • Saio horretan, programaren ezaugarrien berri emateaz gain, haurrek esperimentu bat egin dute.
  • Aurkezpen-saio honen bidez, datorren urteari begira, ikasleek programan izena eman dezaten sustatzeko asmoz, Bizilabe ekimena ezagutaraztea izan da helburua.
  • 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta zientzia eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa garatzea du helburu, baita ekintzailetza eta sormena sustatzea ere.

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek urteak daramatzate, herriko ikastetxeen bitartez, Elgoibarko haur eta gazteen zientzia eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa pizten Bizilabe programaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin (EHU) elkarlanean.

Programa hau LHko 5. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dago (10-16 urte), eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteaz gain, ikasleen artean ekintzailetza eta sormena sustatzea du helburu.

Horrela, apirilean eta maiatzean, aurkezpen-saio bat eskaini zitzaien LHko 4. mailako eta DBHko 1. mailako haurrei, datorren ikasturteari begira programa horren berri emateko eta izena emateko. Helburua izan da haur horiek guztiek Bizilabe ezagutzea eta datorren urtean programan parte hartzea.

Aurkezpen saio hau apirilaren 21etik maiatzaren 12ra bitartean egin zen eta bertan Elgoibarko emakume batzuek egiten duten STEAM lanbidea ezagutzeko aukera izan zuten. Programaren oinarriak eta helburuak ere ezagutu zituzten, gainera, egin zuten esperimentu baten bidez praktikan jarri zituzten:

LHko 4. maila:

DBHko 1. maila: Poliestirenoaren birziklapena: https://www.youtube.com/watch?v=tnfrMAE7-FU

Izan ere, tailerretan parte hartzeko eta espazio fisiko batean proiektuak garatzeko aukera eskaintzen die gazteei, profesional, mentore eta irakasleen laguntzarekin, beren gaitasunak garatzeko eta ahalduntzean aurrera egiteko. Helburua urtez urte jarraipena ematea da, zientzia eta teknologiaren mundua modu dibertigarrian ezagutzeko aukera eskainiz.