Elgoibarko hainbat landa gunetan udaberriko txukuntze lanak, burututa

Elgoibarko Udalak landa ingurunean hainbat lan burutu ditu bertako guneak txukun mantentze aldera: jolas parkeak presiozko urarekin garbitu dira, belarra moztu da eta bertako azpiegituren mantentze lanak burutu dira (jolas jokoen pieza aldaketak edota banku, zakarrontzi eta iturrien konponketak). Sallobente-Ermuaran, Idotorbe(San Pedro) eta Aiastia (San Migel) auzoetan gauzatu dira lanak.