Elgoibarko Gaztelekuak antolatutako neguko eskaintzan izena emateko epea zabalik dago

  • Ekintzetan izena emateko fitxa whatsapp (628 170 330) edo email bidez (gaztelekua@elgoibar.org) eskatu daiteke edo Gaztelekuko lokalean hartu eta entregatu. 

Elgoibarko Udal Gaztelekuak neguko eskaintza osatu du herriko gazteentzat abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra. 

Izen ematea jada zabalik dago: ekintzetan izena emateko fitxa whatsapp (628 170 330) edo email bidez (gaztelekua@elgoibar.org) eskatu daiteke edo Gaztelekuko lokalean hartu eta entregatu. Ordainketa eskuz egin beharko da Gaztelekuko lokalean ekintzako fitxa entregatzearekin batera. 

Honakoa da eskaintza: 

  • Abenduak 21: Txintxon txapelketa.
  • Abenduak 22: Talo tailerra. 
  • Abenduak 23: Bingoa (17:00-20:00). 
  • Abenduak 26: Gaztefutbola. 
  • Abenduak 27-28: Gazteizen egonaldia. 
  • Abenduak 29: Gizafutbolina eta kotilloia. 
  • Abenduak 30: Gaileta txapelketa. 
  • Urtarrilak 2: Salting Iruñean, 2010ean jaiotako gazteekin. 
  • Urtarrilak 3: HI Selfie, bazkaria eta sua jolasa, , 2010ean jaiotako gazteekin. 
  • Urtarrilak 4: Salting Santanderren 2005 eta 2009 artean jaiotakoekin. 
  • Urtarrilak 5: Sexu heziketa tailerra neskentzat. 
  • Urtarrilak 7: lokala zabalik. 
  • Urtarrilak 8: Nintendo switch. 

Informazio gehiago eskura daiteke Elgoibarko Gaztelekuan, 943 743 228 telefono zenbakian, 628 170 330 telefonoan whatsapp bidez, gaztelekua@elgoibar.org helbide elektronikora idatzita edo instagramen bitartez (@elgoibarkogaztelekua) burutu daiteke.