Elgoibarko Gazteen Emantzipazio Plana 2023-2027 egiteko prozesua hasi da, partaidetza-prozesu bat abian jarrita

Elgoibarko Udalak gazteen emantzipazio-beharren diagnostikoa egin zuen 2021ean, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin. Azterlan horri jarraiki, ekin dio Gazteen Emantzipazio Plana diseinatzea 2023 eta 2027 urteetarako.

Plan honen helburua gazte elgoibartarren emantzipazioa erraztea da, etxebizitza duin bat lor dezaten eta Elgoibarren bizi ahal izan dezaten. Plan hori etxebizitzaren eremutik harago doazen hainbat jardueratan zehaztuko da, hala nola prestakuntzan, enpleguan, berdintasunean edo gizarte-politiketan.

Horretarako, datozen egunetan eta urriaren amaierara arte, elgoibartarren ekarpenak jasotzeko prozesu bat jarriko da abian, hainbat tresnaren bidez, emantzipazio-premiei erantzuteko egokienak izan daitezkeen jarduerak eta proiektuak identifikatu eta kontrastatzeko. Horiek guztiak Plana eraikitzeko gaitutako mikrositean jasotzen dira: https://labur.eus/ElgoibarrenEmantzipatzekoPlana.

Elgoibarko Udalak galdesorta bat osatzeko gonbita egin die gazte guztiei. Galdetegia telefonoz zein web bidez bideratuko da. Bigarren fasean, parte-hartze taldeak egitea aurreikusten da, eztabaidarako eta ekimenak proposatzeko.

Taldeetan eta inkestan parte hartzea Txankakua elkarteko establezimenduetan kontsumitu beharreko txartelen zozketaren bidez sarituko da.

Edozein zalantza edo gogoeta 943 42 32 61 zenbakian edo info@ikertalde.com helbide elektronikoan egin daiteke.