Elgoibarko Eguneko Zentroan ere Gabonetako ekintza sorta zabala antolatu dute

  • Familia Eguna, Gabon kantuak, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita edota Elgoibarko Jaiotzara ikustera irteera izango dituzte. 

Elgoibarko Eguneko Zentrora ere iritsi dira gabonak. Atzo, abenduak 22, Familia Eguna ospatu zuten. Egun hau garrantzitsua da Eguneko Zentroa osatzen duen familia handiarentzat, onuradunak, onuradunen etxekoak, Nagusilaneko bolondresak eta langileentzat, egun batez, denek elkarrekin goiz pasa txiki bat egiteko aukera ematen dietelako. 

Gaur, abenduak 23, Herri Eskolara bisita egingo dute Olentzero, Mari Domingi eta eskolako haurrekin goiz pasa egin eta gabonetako kantuak abestera.

Bihar, hilak 24, Elgoibarko Izarrak antolatzen duen Olentzero eta Mari Domingiren kalejira aurretik Eguneko Zentrora bisita egingo dute asteburuetako onuradunekin gabon kanta batzuk abestera.

Eta abenduaren 27an eta 30ean Elgoibarko Belenisten elkarteak eta adineko bolondresek kudeatzen duten Elgoibarko Jaiotza ikustera joango dira.