Elgoibarko 9 kultur elkartek jaso dute Udalaren diru-laguntza

  • 2022 urteari dagokion diru-laguntza hori udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur-talde eta elkarteei zuzenduta dago eta guztira 34.080 euro banatu ditu Udalak.
  • Helburua da kultur eragile zein taldeen lanari dagokion balioa eman, babestu eta indartzen jarraitzea, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan. 

Elgoibarko Udalak, kulturarekiko apustu irmoa egiten du. Horri jarriki, urtero kultur sektoreari bideratutako diru-laguntza izendunak eta norgehiagoka bidezko laguntzak eskaintzen ditu. Azken honen kasuan, Udalak 34.080€ bideratu zituen 2022an irabazi asmorik gabeko herriko kultur talde eta elkarteetara, egindako kultur programa eta jarduerak diruz laguntzeko. Guztira 9 elkarte izan dira laguntza horien onuradunak 2022an: 

  1. GALIZA ETXEA – 950,00 €
  2. EGUR MARGO TAILERRA – 8.000,00 €
  3. EME (Elgoibarko Musika Elkartea) – 3.800,00 €
  4. ESKUZ Eskulan Taldea – 3.300,00 €
  5. MORKAIKO ELKARTEA (Hezur Museoa) – 2.400,00 €
  6. ONGARRI Fotografi Kolektiboa – 3.280,00 €
  7. ONGARRI Zine Kluba – 6.500,00 €
  8. SINUOSE – 4.200,00 €
  9. TAUPADA – 2.600,00 €
  10. OROTARA – 34.080,00 €

Helburua da Elgoibarko kultur taldeen jarduna balioan jarri eta horien lanari bultzada ematen jarraitzea, lan hori babestuz eta beren jarduera garatzen jarraitu dezaten laguntza eskainiz, modu horretara, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan: “kolektibo horien lanari esker, Elgoibarrek askotariko eskaintza lortzen du: pintura, zeramika, esmaltea, altzarien zaharberritzea, antzerki tailerra, antzerkia, musika kontzertuak, zinema kluba, argazki erakusketak, hezur museoa eta abar”. 

Udalak dei egin du herritarrak elkarteetan aktiboki parte hartzera anima daitezen: “gure herriko adin nagusiko edozein pertsonak, diziplina hauetako edozeinetan egonezina badu, elkarteetan lagundu dezake eta belaunaldien arteko erreleboa bultzatzen lagundu”.