San bartolome jaiak

Gaztelako Erregeak 1346an Olasoko bere San Bartolome monastegiari zegokion Elgoibar zelaian harresiz inguratutako herri bat egiteko baimena eman zuenean herriko zaindari gisa San Bartolome jarrarazi zuen. Diotenez, India, Mesopotamia eta Armenia ebanjelizatu zituen 12 Apostoluetako bat da San Bartolome eta larrutu eta lepoa moztu zioten. Eskuan labana eta hankapean deabrua dituela irudikatzen da gehienetan. Oso ezaguna da parrokiako altarean ikusi dezakegun bere martirioko eszena: zuhaitz batera lotu eta larrutuz.

Elgoibarko San Bartolome festen gainean jaso ahal izan ditugun daturik zaharrenak erlijioarekin zerikusia duten ospakizunak, zezenak eta musika izan dira.