Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko Udalek, Debemenek eta Debegesak ‘Dolmenen Ibilbidea’ bultzatzeko hitzarmenari jarraipena emango diote 2023an

  • Proiektu honen helburu nagusia da gune honen interes kulturala eta naturala aprobetxatzea, udalerrietako egoiliarrak eta bisitariak erakartzeko gune bat sortzeko, dauden enpresen jarduera ekonomikoa handitzeko eta jarduera berriak garatzeko oinarriak jartzeko.

Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko udalek, Debemen (Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea) eta Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Sozietatea) ‘Dolmenen Ibilbidea’ kudeatu eta garatzeko hitzarmena berritu zuten 2022an; 2023an ere jarraipena izango du.  

Lankidetza hori 2010ean sortu zen, Elosua-Placencia estazio megalitikoari eta haren inguruneari balioa emateko proiektu bat abiarazteko konpromisoarekin, ardatz nagusitzat honako hau hartuta: Dolmenen ibilbidea – la Ruta de los Dolmenes izeneko bidezidor tematikoa.

Proiektu honen helburu nagusia gune honen interes kultural eta naturala aprobetxatzea da, udalerrietako egoiliarrak eta bisitariak erakartzeko gune bat sortzeko, dauden enpresen jarduera ekonomikoa handitzeko eta turismoarekin, dibulgazio-jarduerarekin, hezkuntzarekin eta abarrekin lotutako jarduera berriak garatzeko oinarriak jartzeko. Funtsean, Dolmenen Ibilbidearen proiektua lurralde-garapeneko proposamen bat da, batez ere ondare natural eta kultural batean oinarritzen dena. Proiektu honek eskualdean duen garrantzia Debabarreneko Turismoa Dinamizatzeko Eskualdeko Planak bermatzen du (2024), ardatz estrategikotzat jotzen baita.

Debegesak kudeatzen du proiektua, bai ekonomikoki, zein teknikoki, marketing-arloan eta dinamizazioan, parte hartzen duten 3 udalekin eta Debemenekin harreman estuan.

Horretarako, 3 Udalek urtean zenbateko bat jartzen dute hitzarmen honetan jasotako lankidetzaren ondorioz sortutako gastuak finantzatzen laguntzeko. 2022. eta 2023. urteetan, 7.000,00 euroko zenbatekoa ezarri da udal eta urte bakoitzeko, proiektuaren jarraitutasunaren berme gisa. Bergarako Udalaren kasuan, Debegesako kide ez denez eta 2022rako eta 2023rako teknikarien dedikazio-orduetan bere ekarpena gauzatu ezin duenez, urteko 2.000 euroko ekarpen ekonomikoa gehituko zaio.

2022ko lanak exekutatu berritan, zeinak garatzeko Elgoibarko Udalak 7.000 euroko laguntza eman zuen, 2023an jarraipena izango du Dolmenen ibilbidearen sustapenak.