El Drogasek kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian ostiral honetan, azaroak 25

  • Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta aurrez sarrera erosi beharko da.
  • Zinemari erreparatuz, ‘Amsterdan’ eta ‘Minions: el origen de Gru’ pelikulak eskainiko dira, eta Ongarri Zine Klubak ‘El perdón’ pelikula eskainiko du.

El Drogas musikariak kontzertua eskainiko du Elgoibarko Herriko Antzokian ostiral honetan, azaroak 25. Aurrez sarrera erosi beharko da, eta leihatilan gain, herrikoantzokia.eus webgunean ere lortu daitezke. Kontzertua 19:00etan hasiko da. Egun berean, baina 18:00etan eta Kalegoen plazan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea egingo da.

Astearte honetan, hilaren 22an, Santa Zezilia eguna ospatuko da Elgoibarren, eta ikastolako ikasleek saioa eskainiko dute. Maalako parkean izango da, 10:00etatik 12:20ra bitartean. Asteazkenean, aldiz, Gizonduz ekimeneko Josetxu Rivierek ‘Gizonezkoak eta berdintasunaren erronka XXI. Mendean’ hitzaldia eskainiko du Jubilatuen Biltokian, 16:30ean.

Larunbat honetan, hilaren 26an, hil bukaerako feria egingo da. 09:00etatik 14:00etara Baserriko produktuen salmenta egingo da Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, aldiz, Elgoibarko Club Deportivo Elgoibar elkarteak pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin. 12:00etatik 14:00etara, gainera, umeentzako tailerra antolatu da. Tailer hauen helburua da, besteak beste, Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak eta baserrietako kultura ezagutzea. Eguerditik arratsaldera ganadu erakusketa egingo da Kalebarren plazan.

Igandean, hilaren 27an, Elgoibarko Udal Musika Bandak goiza alaituko du. 10:00etan kalejira eskainiko du, eta 12:30ean Santa Zeziliako kontzertu berezia eskainiko du Herriko Antzokian. Datorren astelehenean, hilaren 28an, Loredi Salegik ‘Indarkeriaren eskailera’ hitzaldia eskainiko du Lilan. 18:00etan hasiko da.

Zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira:

 

  • AMSTERDAN: larunbata 26 (19:00 eta 22:15), igandea 27 (19:00) eta astelehena 28 (21:00).
  • MINIONS: EL ORIGEN DE GRU: igandea 27 (16:30).

Ongarri Zine Klubari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko da:

  • EL PERDÓN: asteazkena 23 (21:00). 

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.