Ekainaren 3an zabalduko dira Mintxetako igerilekuak eta ur parkea

  • Irailaren 10a bitarte iraungo du denboraldiak. 
  • Iaz, 2022an, 47.000 erabiltzaile jaso zituzten Mintxetako igerilekuek, 2013tik kopuru altuena.

 

Datorren ekainaren 3an iritsiko da uda Elgoibarrera. Orduan zabalduko dira Mintxetako igerilekuak eta ur parkea. Aurten irekiera astebete aurreratzea erabaki da iaz eman ziren bero-denboraldiak kontuan hartuta. Udal Kirol Patronatuak prest du guztia: zelaia, igerilekuak urez beteta eta tratamenduarekin…. Irailaren 10a bitarte iraungo du denboraldiak. 

Iaz, 2022an, 47.000 erabiltzaile jaso zituzten Mintxetako igerilekuek, 2013tik kopuru altuena.

 

Honakoa izango da ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 20:30era (abuztuan eta irailean 20:00etan itxiko da)
  • Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 10:00etatik 20:30era (abuztuan eta irailean 20:00etan itxiko da).
  • Uztailaren 25ean eta abuztuaren 24an, jai egunak: 10:00etan irekiko da.
  • Abuztuaren 25ean, Txiki Eguna: irekita, 11:00etatik aurrera.

 

Aurreko denboraldiko tarifei eutsi zaie, prezioan inolako igoerarik izan gabe:

  • Egun bateko sarrera <18  –  4,00 €
  • Egun bateko sarrera >18  –  6,00 €

 

Elgoibarren erroldatutako pertsonak: 

  • Banakakoa<18 – 70,40 €
  • Banakakoa>18 – 79,00 €
  • Jubilatua>60 – 70,40 €
  • Jubilatu familiarra>60 – 116,80 €
  • Ikaslea – 73,50 €
  • Elgoibartar familiarra – 138,60 €
  • Ezinduak – 66,20 €

 

Kanpotarrak:

  • Kanpotar banakoa – 93,20€
  • Kanpotar familiarra – 149,90€