Ekainaren 11n zabalduko dira Mintxetako igerilekuak eta ur parkea

Irailaren 11rarte iraungo du denboraldiak. Bi urte eta gero, aurtengoan, ez da aforo murrizketarik egongo.

Abonuei dagokienean, aurten, 6 hilabeteko kirol-abonua, uztailaren 1ean hasi beharrean, ekainaren 11tik aurrera erabiltzen hasi daiteke.

Datorren ekainaren 11n iritsiko da uda Elgoibarrera. Orduan zabalduko dira Mintxetako igerilekuak eta ur parkeak. Irailaren 11rarte iraungo du denboraldiak. Bi urte eta gero, aurtengoan, ez da aforo murrizketarik egongo. Belargunean ere ez da partzelamendurik markatuko.

Iaz, 2021ean, 41.501 erabiltzaile ibili ziren bertan. Kopuru hau pandemia hasi aurreko urteen antzekoa izan zen (2019: 43.000 eta 2018: 42.000).

Honakoa izango da ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 20:30era (abuztuan eta irailean 20:00etan itxiko da)

  • Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 10:00etatik 20:30era (abuztuan eta irailean 20:00etan itxiko da).

  • Uztailaren 25ean eta abuztuaren 24an, jaiegunak: 10:00etan irekiko da.

  • Abuztuaren 25ean, Txiki Eguna: irekita, 11:00etatik aurrera.

Abonuei dagokienean, aurten, 6 hilabeteko kirol-abonua, uztailaren 1ean hasi beharrean, ekainaren 11tik aurrera erabiltzen hasi daiteke.

  • Egun bateko sarrera <18  –  4,00 €

  • Egun bateko sarrera >18  –  6,00 €

Udako abonuak:

  • Banakakoa<18 – 70,40 €

  • Banakakoa>18 – 79,00 €

  • Jubilatua>60 – 70,40 €

  • Jubilatu familiarra>60 – 116,80 €

  • Ikaslea – 73,50 €

  • Elgoibartar familiarra – 138,60 €

  • Ezinduak – 66,20 €