Dultzaina eguna ospatuko da Elgoibarren igande honetan, irailak 18

Dultzaina eguna ospatuko da Elgoibarren igande honetan, irailak 18

  • Euskal Herriko hainbat puntutako dultzaineroak izango dira herrian, eta Udal Musika Bandak ere protagonismoa izango du.

Egun berezia izango da igande hau, irailak 18, Elgoibarko dultzaineroentzat. Izan ere, Dultzaina eguna ospatuko baita herrian, eta Euskal Herriko hainbat txokoetako dultzaineroak elkartuko dira.
Eguna 10:00etan hasiko da herriko kaleetan eskainiko den diana batekin. Arrasateko, Bilboko, Guardiako, Eltziegoko, Tuterako, Iruñeko, Artaxoako, Zangozako, Baigorriko eta Elgoibarko dultzaineroak izango dira parte hartzaileak. Ondoren, 11:15ean, Elgoibarko Udal Musika Bandak eta Iruñeko dultzaineroek kalejira bat eskainiko dute.
12:30ean ere Udal Musika Bandarentzat izango da protagonismoa. Dultzainero taldearekin batera, kontzertua eskainiko dute Kalegoen plazan. Eta ondoren, eguna amaitzeko, dultzainero talde guztiek Elgoibarko kaleak alaituko dituzte.
Bestalde, ostiral honetan hasita, irailak 16, Javier Campanoren argazki erakusketa egongo da ikusgai hilaren 30era arte. Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo da ikusgai astelehenetik larunbatera bitartean (18:30-20:30). Ongarri Argazki Taldeak antolatutako argazki erakusketa da.