Displasia Fibrosari buruzko hitzaldia Elgoibarko Kultur etxean ostegun honetan, abenduak 15 

  • Arratsaldeko 18:30ean izango da. “Mateo izeneko opari bat” liburua izango da abiapuntu, displasia fibrosoa eta McCune-Albright sindrome izeneko gaixotasun arraroa diagnostikatu zioten haur bati buruzkoa.  

Displasia Fibrosa Elkarteak, Udaleko Gizarte Ongizate eta Gazteria sailarekin elkarlanean, gaixotasunari hitzaldia eskainiko du ostegun honetan, abenduak 15, arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxean. 

“Mateo izeneko opari bat” liburua izango da abiapuntu. Elgoibarko HH5 eta LH1 mailetako haurrei banatu die Udalak ikastetxeetan ipuina. Haurrentzako ipuin bat da. Mateo da protagonista; jaio zenean, displasia fibrosoa eta McCune-Albright sindrome izeneko gaixotasun arraroa diagnostikatu zioten. Ipuinak Mateoren bizitza kontatzen digu, jaio zenetik 10 urte betetzen dituen arte. Haurrentzako ipuin honen salmentarik jasotako funtsak ikerketa finantzatzeko eta DF/MAS gaixotasunerako sendabidea aurkitzera bideratuko dira. Nahi duen orok Pitxintxun eskura dezake liburua. 

Ipuinaren aurkezpenaren ondotik, gaixotasunaren inguruko hitzaldia eskainiko da. Hitzaldian hartuko dute parte: 

  • Nerea Arrieta Displasia Fibrosa Elkarteko kidea. 
  • Mireia Sobe Displasia Fibrosa Elkarteko psikologoa. 
  • Magdalena Caballero. Displasia Fibrosa duen haur baten ama eta matematikan Doktorea.