Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitateak eta Elgoibarko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2023rako

Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitateak eta Elgoibarko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2023rako

Hitzarmenaren arabera, bi erakundeek elkarlanean jardungo dute Udalean euskararen erabilera normalizatzeko.

Hitzarmena urtebetez luzatuko da (2023 osoan) eta Elgoibarko Udalak 45.772,04 euroko ekarpena egingo dio Debaberi.

2018an, Elgoibarko Udalean euskararen erabilera normalizatzeko VI. Plangintza onartu zen. Plan hori behar bezala ezarri, jarraitu eta ebaluatzeko, Elgoibarko Udalak egokitzat jo zuen Debabeko Udal Euskaltegien Mankomunitatearen zerbitzuak jasotzea.

Era berean, 2023an, Elgoibarko Udalak hasiera emango dio Udalean euskararen erabilera normalizatzeko VII. Plangintzaldiari, eta, horregatik, 2023an beharrezko jarraipen-lanak egiteko, itzulpen-lanak barne, Udalak beharrezkotzat jotzen du Debabeko Udal Euskaltegien Mankomunitatearekiko lankidetza.

Horrela, Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitatearen laguntzarekin, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila indartzea eta egokitzea lortuko da, euskararen inguruan sortzen diren beharrei aurre egiteko.

Urtebeteko epean (2023 osoan) luzatuko den hitzarmenean jasotzen den bezala, Elgoibarko Udalak 45.772,04 euroko ekarpena egingo dio Debabeko Udal Euskaltegien Mankomunitateari.