Laneratzeko eta gizarteratzeko proiektu berria eskualdean: Debabarrena Berritzen

  • Debabarrena Berritzen proiektuaren helburua da egoera zaurgarrian dauden gazteak lan-munduan sartzen laguntzea prestakuntza, orientazio eta kontratazio prozesu baten bidez.

Gaur aurkeztu da Soraluzen Debabarrena Berritzen proiektua, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, eskualdeko udalen, Debegesaren eta Debabarreneko Gizarteratze eta Laneratze Sarearen arteko lankidetzari esker sortu den proiektua. Ekimena 16 eta 30 urte bitarteko langabezia-egoera dauden 12 gazterentzat gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-, enplegu-, orientazio- eta laguntza-ibilbideak sortzean datza.

“Proiektua gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duen iniziatiba da eta prestakuntza eta lan oinarri sendoak ezarri nahi ditu egoera zailean eta langabezian dauden gazteek enpleguarekin benetako harremana izan dezaten. Horrek, etorkizunean lan-munduan modu egonkorrean parte hartzea erraztuko die, eta bizi-prozesu normalizatuak eta kalitatezkoak garatu ahal izango dituzte. Ekimen honetan, gainera, administrazioaren hiru mailek hartzen dute parte: udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak” azaldu du Juan Ángel Balbasek, Debegesako zuzendari nagusiak.

Bestalde, Francisco Pedraza Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Inklusio zuzendariak nabarmendu du proiektu berritzailea dela eta Eusko Jaurlaritzaren Aparteko Inbertsioen Plan Estrategikoaren barruan kokatua eta finantzatua dagoela. Eusko Jaurlaritzako bi sailen arteko gobernantzaren adibide argia da: Lan eta Enpleguarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzuarena, Etxebizitza eta Garraioena. Hainbat udalerritan egingo diren hiri-birsorkuntzako proiektuei lotutako ekimen garrantzitsua da hau.

Debabarrena Berritzen proiektuak hiru fase ditu. Lehena, trebakuntza- eta lan-baliabideetara egokitzeko trebetasunak, ohiturak eta gaitasunak eskuratzea du helburu, eta Soraluzen egingo da, udalak utzitako lokaletan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkar-EKIN estrategiaren barruan bultzatutako ekimenetako bat da. Egoera zaurgarrian, edo egoteko arriskuan dauden pertsona eta kolektiboen laneratzea bultzatzea du helburu estrategia horrek, eta fase honetan Debabarrenan gauzatuko diren ekimenen % 85 finantzatzen du Aldundiak. “Elkar-EKIN Lanean-en abiapuntua oso garbia da: lana da Gipuzkoa inklusibo bat eraikitzeko giltzarria. Funtsezkoa, bizitza proiektuen eta duintasunaren iturri delako. Eta hori horrela, bazterkeriari aurre egiterakoan, gizarteratzea lantzerakoan, garrantzi hori aitortu behar zaio. Ez da tresna bakarra, baina bai inportanteena. Beraz, lana da iparrorratza, baina beti ere pertsona bakoitzaren beharretara egokituta. Elkar-Ekin Lanean-ek pertsonalizatutako ibilbideak eskaintzea du xede: formazioa, lan babestua, lanpostu batera jauzi egitea…”, adierazu du Jabier Larrañagak, Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua. Estrategia horren baitan, Debabarreneko 189 pertsona onuradun izango dira datozen urteetan, Aldundiak 500.000 euro bideratuko dituelarik.

Bigarren fasean, orientazio-programa bat eta prestakuntza teknikoa egingo dira. Horren bidez, Eraikuntzako estaldura arin eta teknikoen oinarrizko eragiketen profesionaltasun-ziurtagiria lortuko dute. Gazteei orientazioa eta laguntza emateko prozesua bigarren eta hirugarren faseetan zehar egingo da. Gainera, hirugarren fasean, parte-hartzaileei 10 hilabeteko iraupena izango duen aldizkatze kontratu bat egingo zaie berritze- eta gaitze-lan errealak egiteko. Lan horietan, ikasi dituzten teknikak aplikatuko dira: igeltserotza, pladurra jartzea, barnealdetik eta kanpotik isolamenduak jartzea, pintura, sabai faltsuak jartzea, lurzoruak jartzea, iturgintza, zurgintza eta elektrizitatea. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze Sailak finantzatzen ditu azken bi fase horiek.

Lanak benetako lokaletan egingo dira, alde batetik, Soraluzeko Udalak lagatakoetan, zehazki, Olaldeako garajeetan eta Ezozibideako hiri-birsorkuntzako proiektuei lotutako beste espazio batzuetan, eta bestalde, Elgoibarko Udalak lagatako udal-eremu komunitarioan, SIGMA auzoan (Olasogain).

Lan horien helburua espazio publikoak prestatzea da, komunitate-, prestakuntza- eta kultura-erabileretarako erabiltzeko. “Gaurkoa egun garrantzitsua da Soraluze eta Debabarreneko bailararentzat elkarlanean landu dugun Debabarrena Berritzen proiektua errealitate bilakatu delako. Jakinekoa da Soraluzeko langabezia tasa Gipuzkoako altuenetarikoa dela eta lantegi eskolaren proiektuarekin eta Kalebarren 8an egokituko den gizarteratze eta enplegu bulego berriari esker, herriko gazte eta langabetuei aukerak eta baliabideak eskuragarri ipiniko zaizkie lan merkatuan txertatzeko aukerak izan ditzaten” azaldu du Iker Aldazabal Soraluzeko alkateak.
Ane Beitia Elgoibarko alkateak nabarmendu du “lan-munduan sartzeko oztopo handiak aurkitzen dituzten kolektiboetako langabeen prestakuntza hobetzean jartzen du arreta. Kontua ez da soilik egoera kaltebera guztiak detektatzea eta babesa ematea. Enplegagarriak direnen kasuan, gizarte- eta lan-bizitzari berriro lotzeko aukerak ere eskaini nahi zaizkie. Gainera, gure herriaren garapenean lagunduko dute, komunitate mailan aberastasuna sortuz ere. Etorkizuneko apustua da ezbairik gabe”.
Prozesu osoan zehar, tutoretza eta laguntza iraunkorra edukiko dute gazteek. Elkar-EKIN lanean programak finantzatuko duen hezitzaile espezializatua egongo da beraiekin lanean, bai ikasgelan bai prestakuntza praktikoko gunean. Era berean, Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzak finantzatutako orientazio- eta laguntza-programaz arduratuko den teknikari bat egongo da, lan-merkatuan sartzeko ibilbidea errazteko.

Debabarrena Berritzen proiektua Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Planaren barruan kokatzen da, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak (Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda Sailburuordetza) finantzatutako hiri-birsorkuntzako bi programei lotuta dago. Prestakuntzaren xedea da eraikuntzaren sektoreak gaur egungo eta etorkizuneko beharretarako prestaturiko gazteak izatea, jasangarritasunean eta energia-eraginkortasunean oinarritutako eraikinak zaharberritzen ari baitira.

Aurkezpen-ekitaldian honako hauek izan dira: Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea; Patricia Borinaga, Soraluzeko alkateordea; Ane Beitia, Elgoibarko alkatea; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia; Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua; Francisco Pedraza, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria; Ignacio de la Puerta, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda zuzendaria; Elena Alonso, Debegesako Enplegu eta Gizarte Berrikuntza departamentuko arduraduna; Juan Ángel Balbas, Debegesako zuzendari nagusia; Asier Quintana, Edukeibar; Nerea Pintado, Lanbide eta Kalexkako Marimar Jimenez eta Javier Jimenez.

Laneratzeko eta gizarteratzeko proiektu berria eskualdean: Debabarrena Berritzen

Debabarrena Berritzen proiektuaren helburua da egoera zaurgarrian dauden gazteak lan-munduan sartzen laguntzea prestakuntza, orientazio eta kontratazio prozesu baten bidez.

Gaur aurkeztu da Soraluzen Debabarrena Berritzen proiektua, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, eskualdeko udalen, Debegesaren eta Debabarreneko Gizarteratze eta Laneratze Sarearen arteko lankidetzari esker sortu den proiektua. Ekimena 16 eta 30 urte bitarteko langabezia-egoera dauden 12 gazterentzat gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-, enplegu-, orientazio- eta laguntza-ibilbideak sortzean datza. 

“Proiektua gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duen iniziatiba da eta prestakuntza eta lan oinarri sendoak ezarri nahi ditu egoera zailean eta langabezian dauden gazteek enpleguarekin benetako harremana izan dezaten. Horrek, etorkizunean lan-munduan modu egonkorrean parte hartzea erraztuko die, eta bizi-prozesu normalizatuak eta kalitatezkoak garatu ahal izango dituzte. Ekimen honetan, gainera, administrazioaren hiru mailek hartzen dute parte: udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak” azaldu du Juan Ángel Balbasek, Debegesako zuzendari nagusiak.

Bestalde, Francisco Pedraza Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Inklusio zuzendariak nabarmendu du proiektu berritzailea dela eta Eusko Jaurlaritzaren Aparteko Inbertsioen Plan Estrategikoaren barruan kokatua eta finantzatua dagoela. Eusko Jaurlaritzako bi sailen arteko gobernantzaren adibide argia da: Lan eta Enpleguarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzuarena, Etxebizitza eta Garraioena. Hainbat udalerritan egingo diren hiri-birsorkuntzako proiektuei lotutako ekimen garrantzitsua da hau.

Debabarrena Berritzen proiektuak hiru fase ditu. Lehena, trebakuntza- eta lan-baliabideetara egokitzeko trebetasunak, ohiturak eta gaitasunak eskuratzea du helburu, eta Soraluzen egingo da, udalak utzitako lokaletan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkar-EKIN estrategiaren barruan bultzatutako ekimenetako bat da. Egoera zaurgarrian, edo egoteko arriskuan dauden pertsona eta kolektiboen laneratzea bultzatzea du helburu estrategia horrek, eta  fase honetan Debabarrenan gauzatuko diren ekimenen % 85 finantzatzen du Aldundiak. “Elkar-EKIN Lanean-en abiapuntua oso garbia da: lana da Gipuzkoa inklusibo bat eraikitzeko giltzarria. Funtsezkoa, bizitza proiektuen eta duintasunaren iturri delako. Eta hori horrela, bazterkeriari aurre egiterakoan, gizarteratzea lantzerakoan, garrantzi hori aitortu behar zaio. Ez da tresna bakarra, baina bai inportanteena. Beraz, lana da iparrorratza, baina beti ere pertsona bakoitzaren beharretara egokituta. Elkar-Ekin Lanean-ek pertsonalizatutako ibilbideak eskaintzea du xede: formazioa, lan babestua, lanpostu batera jauzi egitea…”, adierazu du Jabier Larrañagak, Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua. Estrategia horren baitan, Debabarreneko 189 pertsona onuradun izango dira datozen urteetan, Aldundiak 500.000 euro bideratuko dituelarik.

Bigarren fasean, orientazio-programa bat eta prestakuntza teknikoa egingo dira. Horren bidez, Eraikuntzako estaldura arin eta teknikoen oinarrizko eragiketen profesionaltasun-ziurtagiria lortuko dute. Gazteei orientazioa eta laguntza emateko prozesua bigarren eta hirugarren faseetan zehar egingo da. Gainera, hirugarren fasean, parte-hartzaileei 10 hilabeteko iraupena izango duen aldizkatze kontratu bat egingo zaie berritze- eta gaitze-lan errealak egiteko. Lan horietan, ikasi dituzten teknikak aplikatuko dira: igeltserotza, pladurra jartzea, barnealdetik eta kanpotik isolamenduak jartzea, pintura, sabai faltsuak jartzea, lurzoruak jartzea, iturgintza, zurgintza eta elektrizitatea. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze Sailak finantzatzen ditu azken bi fase horiek.

Lanak benetako lokaletan egingo dira, alde batetik, Soraluzeko Udalak lagatakoetan, zehazki, Olaldeako garajeetan eta Ezozibideako hiri-birsorkuntzako proiektuei lotutako beste espazio batzuetan, eta bestalde, Elgoibarko Udalak lagatako udal-eremu komunitarioan, SIGMA auzoan (Olasogain).

Lan horien helburua espazio publikoak prestatzea da, komunitate-, prestakuntza- eta kultura-erabileretarako erabiltzeko. “Gaurkoa egun garrantzitsua da Soraluze eta Debabarreneko bailararentzat elkarlanean landu dugun Debabarrena Berritzen proiektua errealitate bilakatu delako. Jakinekoa da Soraluzeko langabezia tasa Gipuzkoako altuenetarikoa dela eta lantegi eskolaren proiektuarekin eta Kalebarren 8an egokituko den gizarteratze eta enplegu bulego berriari esker, herriko gazte eta langabetuei aukerak eta baliabideak eskuragarri ipiniko zaizkie lan merkatuan txertatzeko aukerak izan ditzaten” azaldu du  Iker Aldazabal  Soraluzeko alkateak.

Ane Beitia Elgoibarko alkateak nabarmendu du “lan-munduan sartzeko oztopo handiak aurkitzen dituzten kolektiboetako langabeen prestakuntza hobetzean jartzen du arreta. Kontua ez da soilik egoera kaltebera guztiak detektatzea eta babesa ematea. Enplegagarriak direnen kasuan, gizarte- eta lan-bizitzari berriro lotzeko aukerak ere eskaini nahi zaizkie. Gainera, gure herriaren garapenean lagunduko dute, komunitate mailan aberastasuna sortuz ere. Etorkizuneko apustua da ezbairik gabe”