‘Bota literak!’ Elgoibarko idazle gazteen klubaren bigarren ikasturtean izena emateko epea zabaldu du Udalak

  • Irailaren 19ª bitarte eman daiteke izena Elgoibarko Udalaren Euskara Sailean (Aita Agirre kulturgunea, 1.solairua, ezk.), 943744366 telefonoan edota euskara@elgoibar.eus helbidean. 
  • Saioak ostiral arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 18:30etara arte, irailaren 23an hasi eta maiatzaren 26ra arte.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Jasone Osoro idazlearekin elkarlanean, ‘Bota literak!’ Idazle gazteen kluba jarri zuen abian joan den ikasturtean eta 22/23an ere jarraipena izango du. LH6tik gorako ikasleei zuzendutako ekimena da: LH6, DBH, Batxilergoa eta Erdi mailako Lanbide Heziketa.

Helburu didaktikoa izango du ekimen honek, eta asmoa da astean behin elkartzea, printzipioz, ostiral arratsaldetan. Ordu eta erdiko saioak izango dira, eta Jasone Osoro idazle elgoibartarra izango da saioen gidari.

Testu bat idazteari buruzko argibideak emango dira baina, era berean, oso saio praktikoak izango dira. Irakurtzea eta idaztea gustuko dutenak animatu nahi ditu Udalak, eta bide batez, adierazi nahi die trebetasun hori lantzeaz gain, zaletasun berbera duen jendea ezagutzeko aukera ezin hobea izango dutela.

 

Bota literak! idazle gazteen kluba.

Saioen datak 

Saioak ostiral arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 18:30etara arte, irailaren 23an hasi eta maiatzaren 26ra arte

Lekua: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian.

Nori zuzenduta:

Idaztea eta irakurtzea gustuko duten LH6tik gorako ikasleei: LH6, DBH, Batxilergoa eta Erdi mailako Lanbide Heziketa.

Koordinatzailea eta saioen gidaria: Jasone Osoro Igartua, idazle elgoibartarra. Jasone Osoro. Informazio zientzietan lizentziaduna da, eta Bartzelonan Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen. Kazetari lanetan aritu izan da, eta telebistan ere erredaktore, gidoilari eta kolaboratzaile lanetan. Gaur egun idazle profesionala da eta literatura sorkuntzako formakuntzak ere ematen ditu.

Antolatzailea: Elgoibarko Udalaren Euskara Saila

 

Izen-ematea: 

Elgoibarko Udalaren Euskara Saila 

Aita Agirre kulturgunea, 1.solairua, ezk.

943744366  euskara@elgoibar.eus

Izena emateko azken eguna: Irailak 19