‘Biraka Exhibition Center’ ikuskizun hirukoitza eskainiko du Biraka Dantza Taldeak Herriko Antzokian datozen egunetan

Asteazken, ostegun eta ostiral honetarako programatu dira ikuskizunak, guztiak 19:00etan.

Hiru egunez egongo da ikusgai Elgoibarko Herriko Antzokian Biraka Dantza Taldeak eskainiko duen ‘Biraka Exhibition Center’ ikuskizuna. Zehazki asteazken, ostegun eta ostiral honetan egongo da ikusgai, ekainaren 15ean, 16an eta 17an, eta ikuskizun bakoitza 19:00etan hasiko da.

Ostegunean, aldiz, eskaintza bikoitza egongo da. Hasteko, 16:30ean, Ibon Serranok ‘Urban sketching’ ikastaro teoriko praktikoa eskainiko du gazte eta helduentzat herriko liburutegian. Ostean, 17:30ean, Emoki erakundeak sare sozialen eta pornografiaren inguruko hitzaldia eskainiko du, gazteleraz, Kultur Etxeko sotoan.

Ostiralerako, hilaren 17rako, Ekifesta antolatu du Lilak. Festa honen barruan, Beatriz Egizabal eta Getari Etxegaraik bakarrizketa eskainiko dute, eta ondoren Ane Zabala eta Deñe Garciaren kontzertua egongo da ikusgai. Festa 19:00etan hasiko da, eta ezinbestekoa izango da izena ematea https://labur.eus/lila-ikuskizunak helbidean.

Larunbatean, hilaren 18an, Goizeder gospel taldeak kontzertu berezia eskainiko du Elgoibarako Udal Musika Bandarekin batera. Ikuskizuna 22:30ean hasiko da Kalegoen plazan. Lehenengo ilara gurpil-aulkien erabiltzaileentzat prestatuko da.

Igandean, hilaren 19an, Aranzadi Zientzi Elkarteak ‘Dolmemen ibilbidea’ liburuaren aurkezpena egingo du, 11:00etan, Karakaten. Ostean, 11:30ean, haurrentzako tailerrak egongo dira, eta 12:30an salda eta txorizo banaketa. Karakatera igotzeko errepidea moztuta egongo da goiz osoan zehar. Autobus zerbitzua jarriko da Soraluzeko Mendiola industrialdegatik 9:00etatik aurrera. Azken jaitsiera 13:30ean izango da.