Bihar, osteguna, otsailak 23, San Bartolome jaiak antolatzeko bilera irekia

  • 18:00etan izango da Aita Agirre kulturgunean. 

Iñauteriak atzean utzita, Elgoibar jada bere udako jaiei begira jarria da. Bihar, otsailak 23, San Bartolome jaiak antolatzeko lehen bilera irekia burutuko da Aita Agirre Kulturgunean. 18:00etan izango da Areto Nagusian eta herritar guztiei bertaratzeko gonbita luzatzen zaie jaietarako euren ideia eta proposamenak elkarbanatzeko.