Bihar, martxoak 17, amaituko da saltokiak Elgoibar Bizi-Bizixa bonu kanpainara atxikitzeko epea

  • Eskabidea telematikoki egin behar da www.elgoibar.eus webgunean.
  • Kanpainak 30.000 euroko udal-inbertsioa izango du, iazko kanpaina bakoitzak baino 5.000 euro gehiago, eta 4.000 merkataritza-bonu izango ditu. Herritarrek % 25eko deskontua izango dute maiatzaren 26a arte egindako erosketetan.

Elgoibarko Udalak, herriko merkataritza dinamizatzen eta biziberritzen jarraitzeko asmoz, 2023ko lehen Bizi-Bizixa bonu kanpaina jarri du martxan; zortzugarrena ekimena abian jarri zenetik. Kanpaina hau Udalak tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko ezarritako ildo estrategikoaren barruan kokatzen da.

Martxoaren 17a, egun hori barne, jarduera ekonomikoak kanpainan izena emateko azken eguna izango da. Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Elgoibarko Udalaren web atarian (www.elgoibar.eus), egoitza elektronikoaren bidez, diru-laguntzen atarira sartuta eta eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabilita.

Oinarri hauetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta mikro eta enpresa txikiek (betiere deialdi honetan jasotako CNAEak badituzte, www.elgoibar.eus webgunean eskuragarri), baldin eta haien establezimendua Elgoibarren badago.

 

30.000 euroko inbertsioa, % 25eko deskontua herritarrentzako erosketetan

Kontsumo-bonuen kanpaina honetan, Udalak 30.000 euro inbertituko ditu, 2022ko kanpaina bakoitzean baino 5.000 euro gehiago, eta 4.000 merkataritza-bonu izango ditu. Herritarrek % 25eko deskontua izango dute egindako erosketetan. Aurreikuspenen arabera, bonuak martxoa amaieran egongo dira eskuragarri.

Bonuak erosketa egiten den unean bertan erosi behar dira establezimenduetan.
Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak gutxienez 5 eurokoak eta gehienez 60 eurokoak izan daitezke. Deskontuak:

  • 5 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 1,25 €-ko diru-laguntza ematen du.
  • 10 € balio duten erosketak, Udalak 2,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
  • 20 € balio duten erosketak, Udalak diruz laguntzen ditu 5 €.
  • 30 € balio duten erosketak, Udalak 7,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
  • 60 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 15 €-ko diru-laguntza ematen du.

Bonuak maiatzaren 26a arte trukatu ahal izango dira atxikitako dendetan, betiere dendak egun horretara arte bonuak baditu eta merkataritza-establezimenduetan erabili ahal badira.

4.000 bonuak modu ekitatiboan banatuko dira guztien artean.