Bihar, martxoak 1, hasiko da Santa Klarako Jausoro eraikinaren alboko espaloia berritzeko obra

  • Espaloia 2 astez itxita egongo da. Jausoroko plazatik eta Jausoro eraikinaren atzeko espaloitik ibili behar dute herritarrek.

Udalak bihar, martxoak 1, hasiko du Santa Klara auzoko Jausoro eraikinaren alboko espaloia berritzeko obra. Zatiak asentamenduak ditu, eta, beraz, 57m2-ko zati bat eraitsiko da. Batetik 15cm-ko zoladura-oinarri bat botako da, hormigoizko zola bat egingo da eta dagoenaren antzeko baldosa hidrauliko berri bat jarriko da. Lanak 15.256,74 euroko aurrekontua izango du, BEZa barne, eta datozen asteetan gauzatuko da.

Espaloia itxita egongo da 2 astez. Jausoroko plazatik eta Jausoro eraikinaren atzeko espaloitik ibili behar dute herritarrek.