Bihar hasiko dira, urriak 25, ur-hornidurako eta estolderiako sarea berritzeko lanak Toletxe kalean eta bidea moztuko da

  • Toletxe kalea 22 eta 30 atarien artean moztuko da bidea bihartik Aurrera 8 astez. San Pedroko bizilagunak San Antolinera doan bidea erabili beharko dute kotxez auzora heltzeko. 

Toletxe kaleko 22-30 atarien parean ur hornidura eta estolderia sarea berritzeko lanak bihar hasiko dira, urriaren 25a. Ondorioz, Toletxe kalea 22 eta 30 atarien artean bidea moztuko da bihartik aurrera. Obrak irauten duen bitartean tarte hau itxita egongo da. Obrak 8 aste irautea aurreikusten da. San Pedroko bizilagunak San Antolinera doan bidea erabili beharko dute kotxez auzora heltzeko.

Proiektu honek San Pedro auzoko 22. eta 30. zenbakien arteko hornidura- eta saneamendu-hodien instalazioa jasotzen du. Lehendik dauden kanalizazioen antzinatasunak eta kanalizazio horiek eginda dauden materialak, burdina galbanizatuak eta hormigoiak, horiek birjartzeko beharra justifikatzen dute. Hobekuntzen arabera, 104 metro lineal inguruko hodi berriak instalatuko dira.

Obra Gipuzkoako Urak-ek egingo du, Elgoibarko Udalaren babesarekin, eta aurrekontua 163.257,12 eurokoa da, BEZa barne. Morga SL enpresak egingo ditu lanak.