Azaroaren 30era arteko epea dago Elgoibarren negozioa lekualdatu, handitu edo eguneratzeagatik enpresentzako udal dirulaguntzak eskatzeko

  • Diruz lagunduko dira errentamendu-gastuak, jarduera ekonomikorako lokalak erosteko inbertsioak, altzariak, obra-lizentziaren kostuak, jarduera-lizentziak edo proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen % 90 izango da, 3.000 € gehienez ere.
  • Dirulaguntzen eskaerak elektronikoki egin beharko dira udalaren web orriaren bidez (www.elgoibar.eus).

Udalak hainbat laguntza-ildo berri bultzatu ditu 2022an tokiko sare ekonomikoari laguntzeko. Helburua da enpresa-jarduera berrien ekimena bultzatzea, horiek sendotzea eta negozio bideragarria dutenak mantentzea.

Lerro horietako bat Elgoibar barruko enpresak zabaltzera, lekuz aldatzera edo eguneratzera bideratuta dago.

Edozein jarduera ekonomikotan enpresa gisa eratzen diren pertsona fisiko edo juridikoak izango dira laguntzen onuradunak.

Lekualdaketa egin ondoren, lantokia Elgoibarren kokatu behar da, baita enpresaren helbide soziala eta fiskala ere, eta enpresaren instalazioak Elgoibarko Gune Historikora lekualdatzea edo instalazioak gune horretan handitzea. Dirulaguntza jaso ahal izateko, 2022. urtean, Gune Historikotzat hartuko dira San Frantzisko, Errosario eta Santa Ana kaleak.

Diruz lagunduko dira errentamendu-gastuak, jarduera ekonomikorako lokalak erosteko inbertsioak, altzariak, obra-lizentziaren kostuak, jarduera-lizentzia edo proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da, eta gehienez 3.000 €, enpresa industriala ez den beste sektore batekoa bada.

Enpresa gutxienez 12 hilabetez altan eduki beharko da, salbu eta arrazoi objektibo eta justifikatuengatik aldez aurretik ixtea justifikatzen badute.

Dirulaguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da (30a barne). Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki egin beharko dira udalaren web orriaren bidez (www.elgoibar.eus).

Zuzeneko emakida bidez emango da, norgehiagokarik gabeko sistemaren bidez.

« »