Asteazken honetan, urtarrilak 25, Osoko Bilkura Elgoibarko Udalean

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.  Zuzenean jarraitu daiteke.

Honako gai hauek aztertuko dira:

LEHENENGOA.- 2022ko abenduaren 21ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.

BIGARRENA.- 2023. urterako ordainsarien igoera onartzea.

HIRUGARRENA.- Hirilurren balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa hasiera batean onartzea.

LAUGARRENA.- “12.A ARRIAGA 1” eremuaren UE2-ren xehekapen azterlana behin betikoz onartzea.

BOSGARRENA.- Karakateko Landa Parkea Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia behin betikoz onartzea.

SEIGARRENA.- Elgoibarko Udalak, bazkide laguntzaile gisa, “Elgoibar eta Mendaroko Ekiola Kooperatiba Elkartean” parte hartzea onartzea.

ZAZPIGARRENA.- Ezkontza zibila baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenaren berri ematea.

ZORTZIGARRENA.- Eskariak eta galderak.