Asteazken honetan, otsailak 22, Osoko Bilkura Elgoibarko Udalean

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.  Zuzenean jarraitu daiteke.

Honako gai hauek aztertuko dira:

LEHENENGOA.- 2023ko urtarrilaren 25ean egindako  bilerari dagokion akta onartzea. 

BIGARRENA.- 2023-2027 Elgoibarko Udalaren eta Udal  Kirol Patronatuaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren  hasierako onarpena. 

HIRUGARRENA.- Indarrik gabe uztea borondatezko  erretiro aurreratuaren eta langile publiko izaerari uko  egite sarituaren gaineko neurriak. 

LAUGARRENA.- HAPOren 2i.F. trenbide “” eremuaren  xehekapen azterlana behin betiko onartzea. 

BOSGARRENA.- Ezkontza zibila baimentzeko  eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenaren  berri ematea. 

SEIGARRENA.- 2023ko martxoaren 8ko Elgoibarko  Udalaren adierazpen Instituzionala. 

ZAZPIGARRENA.- EH Bilduk aurkeztutako mozioa:  “Martxoak 8, Zaintzen duen Herria Helburu”. 

ZORTZIGARRENA.- Euskararen aurkako eraso  judizialaren aurrean EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

BEDERATZIGARRENA.- Eskariak eta galderak.