Asteazken honetan, maiatzak 4, Osoko Bilkura Elgoibarko Udalean

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.

Asteazken honetan, maiatzak 4, Elgoibarko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du 18:30ean hasita Udaleko Areto Nagusian. Hona hemen gai-zerrenda:

  1. 2022ko martxoaren 30ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena sinatzea 6E El Pilar eremuan adinekoentzako gizarte zerbitzuen ekipamendua eta aparkaleku bat eraikitzeko.
  3. Urazandi kaleko 1. zenbakian dagoen Pilar ikastetxe zaharraren partzelaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea onartzea.
  4. Urazandi kaleko 1 zenbakian dagoen El Pilar ikastetxe zaharraren orubea Gipuzkoako Foru Aldundiari dohainik lagatzeko espedientea lehendabizikoz onartzea.
  5. EH Bilduk aurkeztutako mozioa; “Elgoibarko Pentsiodunen Mugimendua”-ren izenean: “BANKUA, GURE KEZKAREN XEDE”.
  6. EH Bilduk eta PSE-EEk, MUGIren tarifa eredua babestu eta sustatzeari eta MUGI sistemaren tarifak sozial eta ekonomikoagoak izateko neurriak hartzeari buruz aurkeztutako mozioa.
  7. Ezkontza zibilak baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenen berri ematea.
  8. Eskaerak eta galderak.