Asteazken honetan, maiatzak 25, Osoko Bilkura Elgoibarko Udalean

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. www.elgoibar.eus web orrian jarraitu ahal izango da zuzenean.

Asteazken honetan, maiatzak 25, Elgoibarko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du 18:30ean hasita Udaleko Areto Nagusian. www.elgoibar.eus web orrian jarraitu ahal izango da zuzenean. Hona hemen gai-zerrenda:

  1. 2022ko maiatzaren 18an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
  2. Musika eta dantza eskolaren irakaskuntzako zerbitzu publikoa eta Inazio ́Bereziartua Musika Eskolaren irakaskuntzako zerbitzu publikoa arautzen dituen Ordenantza ezartzeko lehendabiziko onarpena ematea.
  3. Prozedura irekiaren bitartez, Elgoibarko udalerrian musika eta dantza eskoaren zerbitzua kontratatzeko esleipena arautu behar duten baldintza administratiboen eta teknikoen pleguak onartzea.
  4. Inazio Bereziartua Musika Eskolaren baren araubideari buruzko araudia lehendabiziko onartzea.
  5. Ordenantza fiskalaren aldaketa. – Epigrafe H: Musika Eskola
  6. 2022ko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak, 3/2022 Kredituen transferentzien bidez eta 4/2022 kreditu gehigarrien bidez, Alkateak kredituak aldatzeko espedienteak onartzeko eman dituen Ebazpenen berri ematea.
  7. 2022ko ekitaldiko udal aurrekontauren kredituak, kreditu transferentziaren bidez aldatzeko espedientea onartzea
  8. Karakate-Irukurutzeta mendilerroa babesteari buruzko Adierazpena
  9. Elkarrekin Podemosek Elgoibarko guraso bakarreko familiak egiaztatzeari buruz aurkeztutako mozioa.
  10. Eskariak eta galderak.
« »