Asteazken honetan, ekainak 29, Osoko Bilkura Elgoibarko Udalean

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Udal web orrian jarraitu ahal izango da zuzenean.

Asteazken honetan, ekainak 29, Elgoibarko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du 18:30ean Udaleko Areto Nagusian. Hona hemen gai-zerrenda:

    1. 2022ko maiatzaren 25ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
    2. Udaleko eta Udal Kirol Patronatuko 2022ko Lanpostu Zerrenda lehendabizikoz onartzea.
    3. 2022ko aurrekontua kreditu transferentziaren bidez aldatzeko espedientea lehendabizikoz onartzea.
    4. Konpromisozko kredituen aldaketa onartzea.
    5. Elgoibarko gurasobakarreko familiak egiaztatzeari buruzko mozioa, Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutakoa.
    6. Jasangarritasunari buruzko legea betetzearen aldeko mozioa, Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztutakoa.
    7. “LGTB+ bizitzek balio dute” leloaren inguruan E H Bilduk aurkeztutako adierazpena.
    8. Bainu publikoen zirkuitu bat sortzeko mozioa, Elkarrekin Podemosek eta E H Bilduk aurkeztutakoa.
    9. Eskariak eta galderak.