Aste honetan Olaizaga kiroldegiko igerilekuak arratsaldez zabalduko dira astelehenetik ostegunera eta goizez ostiralean

  • Asteburuan itxita egongo da. 

Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan lan egiten duten BPXport enpresako sorosle eta monitoreek greba mugagabea abiatu zuten apirilaren 22an. Hainbat langile lanera itzuli ziren pasa den astean eta horri esker, maitzaren 15ean zabaldu ziren, berriz ere, Olaizaga kiroldegiko igerilekuak eta hainbat igeriketa ikastaro eta Igeriketa Eskolako saio guztiak jarri ziren abian.  

Aste honetan Olaizaga kiroldegiko igerilekuek honako ordutegia izango dute: 

  • Astelehenetik ostegunera: 14:15etatik 21:30etara irekita
  • Ostirala: 7:00etatik 14:15etara irekita
  • Larunbata eta igandea: itxita

Udalak zein Patronatuak lanean jarraituko dute BPXport enpresak eta langileek beren jarrerak hurbildu ahal izan ditzaten eta alderdi guztiak asebeteko dituen akordio batera irits daitezen, herritarrek udal instalazio guztiez gozatu ahal izateko.