ARTALDE Elgoibarko artisauen elkarteko kideek beren sorkuntzak gizarteratzeko erakusketa zabalduko dute irailaren 16tik 30era Kultur Kafean

  • Erakusketa taberna irekita dagoen ordutegian egongo da ikusgai.

ARTALDE Elgoibarko artisauen elkarteko kideek, datorren irailaren 16tik 30era bitartean, erakusketa jarriko dute Aita Agirre eraikineko Kultur Kafea tabernan.

Erakusketa taberna irekita dagoen ordutegian egongo da ikusgai.

Artaldeko partaideek egiten dituzten lanak erakutsi eta bistaratzea da erakusketaren helburua. (Ehunak, xaboiak, pachword, bitxiak….)