Arregitorre eta Erretsundi kalea batzen dituen ‘pista arrosa’-ko argiteria martxan 

  • Porlanezko pistan zein tunelean ezarri da argiteria. 
  • Inbertsioa 14.934,80 eurokoa izan da eta lanak Electricidad Cuadra S.L. enpresak burutu ditu. 

Arregitorre eta Erretsundi kaleak batzen dituen ‘pista arrosa’-ko argiteria martxan da jada. Uztailean ekin zitzaien argiteria ezartzeko instalakuntza lanei.  Porlanezko pistan zein tunelean ezarri da argiteria. 

Inbertsioa 14.934,80 eurokoa izan da eta lanak Electricidad Cuadra S.L. enpresak burutu ditu. Lanak Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu dituzte.  

2021ean sortu zuen bidea Udalak auzotarren mugikortasuna hobetu eta errazteko.