Aniztasun funtzionala duten nerabeei eta gazteei zuzendutako ‘Elgoibar mugimenduan’ ekimenaren bigarren ikasturtea abian 

  • Abendura bitartean  5 saio egingo dira, igandeetan 17:30etik 19:30era.

BASH taldeak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean mugimendu eta sormen saioak sustatzen dituen ‘Elgoibar mugimenduan’ ekimenaren bigarren ikasturtea abiatu berri dute. 

Aniztasun funtzionala duten nerabe eta gazteei zuzenduta dago eta programak aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz.

Abendura bitartean  5 saio egingo dira, igandeetan 17:30etik 19:30era. Helburua talde lanean aritzea da, 9 inteligentzia multiploak landu, pertsona ahaldundu eta batez ere ondo pasatzea. Horretarako, dinamika desberdinak erabiliko dituzte, ondo pasatzeko xedearekin. Doakoak dira saioak.