Aniztasun funtzionala duten haur eta nerabeei zuzendutako ‘Elgoibar mugimenduan’ ekimena abian 

Maiatzaren 8an burutuko da lehen saioa. Hilean behin izango dira saioak, igandeetan 17:30etik 19:30era.

Jada izen ematea zabalik dago: asociacionbash@gmail.com emailera idatziz edota 680155746 telefonora deituz burutu behar da. Doakoak dira saioak.

BASH taldeak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean mugimendu eta sormen saioak martxan jarriko dituzte martxan ‘Elgoibar mugimenduan’ ekimenaren baitan.

Iniziatibaren hastapena pasa den otsailean herrian burututako ‘Gipuzkoa Dantzan’ saioan kokatzen da.

Aniztasun funtzionala duten nerabe eta gazteei zuzenduta dago eta programak aukerak talentuen bidez eraldatzea du helburu, horretarako sormen eta mugimendu espazioak sortuz.

Maiatzaren 8an burutuko da lehen saioa. Hilean behin izango dira saioak, igandeetan 17:30etik 19:30era. Helburua talde lanean aritzea da, 9 inteligentzia multiploak landu, pertsona ahaldundu eta batez ere ondo pasatzea. Horretarako, dinamika desberdinak erabiliko dituzte, ondo pasatzeko xedearekin.

Jada izen ematea zabalik dago: asociacionbash@gmail.com emailera idatziz edota 680155746 telefonora deituz burutu behar da. Doakoak dira saioak.

« »