Altzolako haur-parkea berritzeari ekin dio Udalak

Aste honetan egungo parkea desmuntatu eta zola berria sortuko da. Parke berria ekainaren hasieran jartzea aurreikusten da. Obraren aurrekontua 37.292,92 € + BEZ da.

Udalaren asmoa da 2022an haurrentzako beste 4 parke ere berritzea.

Elgoibarko Udalak, haur-parkeak berritzeko eta mantentzeko planaren barruan, Altzolako haur-parkea birmoldatzeko lanei ekin die. Joan den abenduan ibaiak gainezka egin ondoren, parkeak kalteak izan zituen eta, ondorioz, joko guztiak ordezkatuko dira eta kautxuzko zoladura berria jarriko da. Auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, parkea plaza bereko gune eguzkitsuago batera eramango da. Egungo kokalekuan lorategi-gune bat sortuko da.

Aste honetan egungo parkea desmuntatu eta zola berria sortuko da. Parke berria ekainaren hasieran jartzea aurreikusten da. Obrak 110m2-ko azalera hartuko du. Obraren aurrekontua 37.292,92 € + BEZ da.

Udala 2022an beste 4 haur-parke berritzeko lanean ari da, eta datozen asteetan aterako dira lizitaziora.