Aita Agirre kulturgunea urdinez argiztatuko da azaroaren 14an Munduko Diabetesaren Egunarekin bat egiteko

Elgoibarko Udalak bat egiten du Munduko Diabetesaren Egunarekin eta Aita Agirre kulturguneko estalpea urdinez argiztatuko da datorren astelehenean, azaroak 14.

Azaroaren 14an Diabetesari buruzko Kontzientziazioaren Munduko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1991. urtean dekretatua, urte horietan gaixotasunak izandako gaixo kopuruen igoera larriaren ondorioz.

Gaixotasunari lotutako kausak, sintomak, tratamendua eta konplikazioak ezagutaraztea du egun honek helburu. Diabetesaren Munduko Egunak gogorarazten digu gaixotasun larri horren intzidentzia handitzen ari dela, eta joera horrek jarraituko du, hazkunde handi hori prebenitzeko ekintzarik egiten ez badugu behintzat.