Aita Agirre kulturgunea morez argiztatuko da irailaren 21ean Munduko Alzheimerraren Egunarekin bat egiteko

Elgoibarko Udalak bat egiten du Munduko Alzheimerraren Egunarekin eta Aita Agirre kulturguneko estalpea morez argiztatuko da, asteazken honetan, irailak 21. 

Horrez gain, ostegunean, irailak 22, “Dementziak. Ezagutzen dituzu?” hitzaldia antolatu da. 15:30ean izango da Kultur Etxeko Hitzaldi gelan. Afagiko psikologo bat izango da hizlaria.