Aita Agirre kulturgunea eta Udaletxea urdinez argiztatuko dira apirilaren 2an Nazioarteko Autismoaren Egunarekin bat egiteko

  • Apirilaren 2an Autismoaren Espektroko Nahasmenduak dituzten pertsonen bizi-kalitatearen hobetzea bultzatzeko eta pertsona horiek,  gizartearen eremu guztietan eskubide osoko herritar gisa sartzea sustatu nahi da.

Elgoibarko Udalak bat egiten du Nazioarteko Autismoaren Egunarekin eta Udaletxea zein Aita Agirre kulturguneko estalpea urdinez argiztatuko dira igandean, apirilaren 2an.

Apirilaren 2an Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Munduko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak dekretatua, Autismoaren Espektroko Nahasmenduak dituzten pertsonen bizi-kalitatearen hobetzea bultzatzeko eta pertsona horiek, gizartearen eremu guztietan eskubide osoko herritar gisa sartzea sustatu nahi da.

Autismoa edo Espektro Autistaren Nahasmendua jatorri neurobiologikoko nahasmendua da, garunaren eta nerbio-sistemaren funtzionamenduari eragiten diona, eta haurtzaroko lehen etapetan agertzen da. Baldintza horren ezaugarria da kanpoko munduarekiko elkarrekintzari, inguruko pertsonekiko harremanari eta hitzezko komunikazio-arazoei eragiten diela.