Aire libreko zinema eskainiko da Elgoibarren uztaileko ostiral eta larunbatetan

Guztira zazpi pelikula ikusteko aukera egongo da ostiral eta larunbatero, eta emanaldi guztiak Kalegoen plazan izango dira, 22:30ean.

Aire libreko zinemaz disfrutatzeko aukera egongo da Elgoibaren uztailean zehar. Izan ere, zazpi pelikula eskainiko dira hilabete osoan zehar, ostiral eta larunbatero. Emanaldi bakoitza 22:30ean hasiko da, eta beti Kalegoen plazan burutuko da.

Honako pelikula hauek ikusteko aukera egongo da:

Elkano. Lehen mundu bira:

  • Uztailak 8, ostirala, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

Padre no hay más que uno 2:

  • Uztailak 9, larunbata, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

Wonder Woman 1994:

  • Uztailak 15, ostirala, 22:30ean. 12 urtetik gorakoentzat.

Corre como una chica:

  • Uztailak 16, larunbata, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

La pequeña Suiza:

  • Uztailak 23, larunbata, 22:30ean. Adin guztiei zuzendua.

Greenland: el último refugiado:

  • Uztailak 29, ostirala, 22:30ean. 12 urtetik gorakoentzat.

Agur Etxebeste!:

  • Uztailak 30, larunbata, 22:30ean. 7 urtetik gorakoentzat.