Aerotermia galdara sistema instalatu da Urazandiko haur-eskolan, berogailu sisteman %25 energia aurreztuz

  • Jarduketak eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetuko du, energia berdea bultzatuko du eta aurrezpen energetiko eta ekonomiko nabarmena ekarriko du. 
  • Instalakuntzan egindako inbertsioa 16.998,33 eurotakoa izan da, BEZ barne. Amortizazio epea 2 urtekoa da egungo energia kostua kontuan hartuz.

Urazandiko haur-eskolan instalatuta  zegoen 25Kw-ko berogailu galdara elektriko zaharra  berritu du Elgoibarko Udalak, eta horren ordez 16Kw-ko aerotermia galdara sistema instalatu da.

Energiaren kontsumoa %25 jaistea da aurreikuspena lokalaren beroketa eskaera potentzia termikoa mantenduz. Galdararen errendimendua (cop parametroa) 4 unitatekoa da. 

Instalakuntzan egindako inbertsioa 16.998,33 eurotakoa izan da, BEZ barne. Aurreikusitako urteko energia aurrezpena 48.185 kWh-koa da. Amortizazio epea 2 urtekoa da egungo energia kostua kontuan hartuz.

Udalak azaldu duenez, jarduketak eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetuko du, energia berdea bultzatuko du eta aurrezpen energetiko eta ekonomiko nabarmena ekarriko du. Horrela, modu eraginkorrean hobetu nahi dira ikasleen egonaldia eta irakasleen lan-baldintzak.